29 d’oct. 2021

Pinazi panelletak errezeta (la recepta dels panellets de pinyons en basc)

(Panelletak Santu Guztien Kataluniako gozo tipikoak dira)


Osagaiak


            250 g almendra irin

arrautza bat

175 g azukre

100 g pinazi

limoiaren azal

(patata txiki bat)

 

1.     Bota itzazu almendra irina, arrautza, azukrea eta limoiaren azala txikituta kazola batean. (Patata egosi txiki bat ere erantsi ahal da.)

 

2.     Nahastu dena eskuz.


3.     Egin ezazu zilindro bat eta utzi ezazu ordu batzuk edo gau osoa hozkailuan.


4.     Ebaki ezazu zilindroa eta egin itzazu bola txikiak.


5.     Busti itzazu pinaziak arrautza zuringo pixka batekin.


6.     Itsatsi itzazu pinaziak boletan.


7.     Margo itzazu panelletak gorringoarekin.

 

8.     Sartu itzazu labean 200 ºC-tan, 5 minutu goran eta behean eta 5 minutu grillarekin bakarrik. Begira itzazu!

 

Jan itzazue panelletak ardo gozo batekin.


(Eskerrik asko, Jone (nire Bartzelonako Euskal Etxea irakaslea), laguntzagatik!!!)





Beste panellet errezetak, katalanez, hemen.


.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada